Lehen zikloko aldean zeuden zuhaitzak zoritxarrez bota behar izan ditugu. Antza, gaixotasun berezia izan dute: indarge gelditu dira, gixarajoak. Segurtasun neurriak direla eta (adarrak erortzeko arriskua zegoen), Teknikariek erabaki dute kentzea. Eta beste teknikari bi aritu ziren goiz batean zehar beraien motozerrekin, aizkorekin eta sokekin lan zailena egiten. Arriskua pasa da. Argitasuna irabazi da. Orain pentsatu beharko dugu zer zuhaitz mota landatu beharko dugun horien ordez.